Suteak izandako eremuetarako laguntza eska diezaiekete langabeei

Espainiako Gobernuak azaroaren 1era arte deitu ahal izango ditu langabeak; uko egiteak zigorra izango du

Erredakzioa
2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Suteak izandako eremuetan laguntzeko lanetan jar ditzake langabeak Espainiako Gobernuak. Garbiketa eta basoberritze lanetan arituko dira; inoiz ez sua itzaltzen. Langabezia saria jasotzen ari direnei eragingo die neurriak. Hala iragarri zuen atzo Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteordeak.

Espainian udan izan ohi den sute kopuru altua aintzat hartuta, azaroaren 1era arte zehaztu du neurria gobernuak. Hego Euskal Herriko zatirik handienean, berriz, udan baino gehiago udazkenetik aurrera izaten da sute gehien, orduan izaten baitira basoak lehorren. Administrazio publikoekin batera, irabazi asmorik gabeko elkarteek ere eskatu dezakete langabeen laguntza. Betiere, langabearen gaitasun fisiko eta profesionalak kontuan hartuko dira zehazteko ea egokia den edo ez lan horretarako. Sutea izandako guneak, gainera, langabearen bizilekutik gertu egon beharko du.

Parte hartzeko deiari ezezkoa ematen dietenek zigorra jasoko dutela ohartarazi du Saenz de Santamariak. Arau-hauste larri gisa hartuko da, eta kasurik larrienean langabezia sari osoa gal dezake langabeak —gutxieneko zigorra hiru hilabeteko galera da—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.