Enpresen fatxadetako suteen aurkako produktuak eta soluzioak probatzeko erabiliko dute Azpeitian inauguratu duten saiakuntza laborategia.
Tecnaliaren instalazioa laguntza handia izango da eraikuntza enpresentzat. Suteen aurkako segurtasuna bermatzea dute lehentasunetako bat, bai obra berrietan bai birgaitze lanetan dihardutenek. Geroz eta zorrotzagoa da araudia, eta ezartzen du eraikuntza proiektuetako soluzioek saiakuntza eta justifikazio teknikoak izan behar dituztela, eraikinen geroa bermatzeko eta kanpoaldean piztutako suteen aurkako erresistentzia egokia ziurtatzeko.
Produktu berritzaileak probatuko dira Tecnaliaren instalazioan, haien bideragarritasuna eta eraginkortasuna ziurtatzeko, saiakuntza txostenaren emaitza-ebaluazioa jasotzeko, eta produktuak ahalik eta azkarren merkaturatzeko. Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea;eta Emiliano Lopez Atxurra Tecnaliako presidentea izan dira inaugurazioan.