T-Mobile erosteko baimenik ez AT&Trentzat
WASHINGTON. AEBetako Justizia Departamenduak geratu egin du AT&T telefonia konpainiak T-Mobile USA erosteko proiektua. Gobernuaren arabera, bi enpresa horien bat-egiteak lehia gutxituko luke eta prezioen igoera ekarriko. Izan ere, fusioa gauzatuko balitz, AEBetako telefonia mugikorraren merkatuaren %80 izango lukete AT&Tk eta Verizonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu