Tabakoaren zergak igo nahi dituzte Europan
ESTRASBURGO. Europako Parlamentuak handitu egin nahi ditu tabako kaxen gutxieneko zergak 2012tik aurrera. Zerga horiek 1,5 euroan ezarri ditu kaxa bakoitzeko. Europako Batzordeak Parlamentuak baino zerga handiagoak nahi zituen. Parlamentuaren arabera, zerga gutxienez 64 eurokoa izango da mila zigarroko 2012an, eta 75 eurokoa 2014an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu