Tabakorik gabeko guneak ugarituz doaz Europan ere

2004ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetan hasi ziren erretzearen aurkako politikak zabaltzen New Yorken 2.000 dolar arteko isunak jaso ditzake leku publiko batean erretzen duenak edo hautsontzi bat jartzen duenak, baina nahiko bizkor ari dira Europan ere banatzen. Otsailaren 1az geroztik, debekatuta egongo da Irlandako Errepublikako pub-etan ohiko garagardo pintari zigarro batekin laguntzea. Erresuma Batuan, tabakoa erabat debekatzea exijitzen duten medikuen ahotsak gero eta ozenago entzuten dira. Frantzian, Evin legeak finkatzen du taberna eta jatetxeetan leku berezituak izan behar direla, baina ez da gehiegi betetzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.