Izan idazkeragatik edo, besterik gabe, finantza eratorri konplexuekin bere zorra estaltzen saiatu zirelako, kezka eragiten jarraitzen du Greziako finantza publikoen egoerak; takografo bitxiaren pare, susmoa hedatzen da zenbait ehiztariren begietan. Burtsei bainoago, euroari eragiten dio salmenta oldeak (1,36 dolarrez azpitik da berriz, azken 9 hilabeteetako minimoan). Baina Europa zaharreko indize guztiek jo zuten gorrira, egoerak EBZ interes tasak %1ean mantentzera behartuko duelakoan. Eta aldakortasunean nagusi, berriz ere, Ibex-35 (-%0,99). Egun osoko gorria baieztatu baizik ez zuen egin arrastian, 1.564 milioiren salerosketarekin: Santanderrek (-%1,97) nahiz BBVAk (-%1,03) Edurnezuri (-%0,91) ere bultzaka izan zuten. Bankinter (+%2,5) eta Acerinoxen (+%1,5) salbuespenarekin, ezin esan egun ona joan zenik. George Sorosen ustez, Grezia erreskatatuta ere, ez da ziurra Euroguneak eutsiko dionik. Guardia zibilari ISOak ez dio balio.
SOS Cuetara (-%10,33) Espainiako jaki enpresak 179 milioi galdu zituan iaz, aurreko zuzendaritzarekin eta aktibo finkoetan nahiz finantza aktiboetan izandako balio galeraren ondorioz. 1.357 milioiren sarrerak eta 1.200 milioiren zorrak ditu enpresak..
Colonial (-%7,1) bezala zainketa berezien gelan dauden txerritxoek kurrinka latzak egiten dituzte tarteka. Ostiralean %8 pasa galdu zuela kontuan izanda, 3.300 milioiren kapital hedatzea ez zaie txerritxoei gehiegi gustatzen. Elektrikara arriskua.
Takografo greziarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu