Lan gatazkak

Tapiaren ustez, CELentzako Lucarten proiektua ez da txarra

Langileek atzo onartutakoa da "akordio posible bakarra orain", Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarentzat. CELek  21 langile kaleratuko ditu, eta soldatak batez beste %20 jaitsi.

CELek lau lantegi ditu: bana Gueñesen eta Zallan (Bizkaia) eta bi Artziniegan (Araba). MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2017ko azaroaren 22a
12:45
Entzun

"Mahai gainean zegoen eskaintza bakarra Italiako proiektua zen, inbertsioak egiteko egiazko aukerarekin eta konpromisoarekin, papergintza konpainiari balioa emateko xedearekin, ekintza berriak egin eta hura modernizatzeko; ez da proiektu txarra". Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean aitortu duenez, "akordio onena kaleratzerik gabeko eta baldintza aldaketarik gabeko hitzarmen bat izango zatekeen ziurrenez", baina Lucart papergintza konpainiarena da "akordio posible bakarra une honetan". 

Tapiaren ustez, "ondo badoa, proiektuan aurreikusitakoa betetzen bada, CEL etorkizuna izan dezake eta langile gehiago eduki hemendik aurrera". Alabaina, Lucart konpainiaren proiektuak enplegu murrizketa dakar bere abiapuntuan. CELek 21 langile kaleratuko ditu, 49 aurrez erretiratu eta gainerakoei batez beste %20 murriztuko dizkie soldatak. Baldintza horiek onartu zituzten atzo beharginek batzarrean. Gaur amaitzen zitzaien langileei administratzaile konkurtsalak ezarritako epea konkurtsora agertutako eskaintza bakarra onartu ala ez erabakitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.