•Zer da? Argindarra sortzearen kostua handiagoa da, herritarrak argindarra kontsumitzeagatik ordaintzen duen prezioa baino. Bien arteko alde negatiboari deitzen zaio tarifa defizita.
•Zenbatekoa da? 24.000 milioi eurokoa. Ia 30.000 milioi euro izan daitezke urte amaieran.
•Noiztik pilatu da? Herritarrek 2000. urtetik argindarra kostuaren azpitik ordaindu dute. Familia gehienek tarifa arautua baliatzen dute, merkatu librekoa baino merkeagoa baita. Espainiako Gobernuak ezartzen duen gehienezko prezioa da tarifa arautua. Tarifa arautua kostuen azpitik dago.
•Zer faktorek baldintzatzen dute tarifa defizita? Energiaren prezioak, batez ere: petrolioaren eta gasaren prezioek; energia berriztagarriei, ikatzari eta zentral nuklearrei emandako laguntzek....
•Tarifaren defizita ordaindu gabe geratzen al da? Ez. Fakturen bidez zati bat ordaintzen da, baina duela zenbait urte pilatutako zorrarena. Ordainketa atzeratzen eta luzatzen ari da.
Argindar fakturaren %4 inguru tarifa defizita ordaintzeko da.
•Neurririk hartu al dute defizita gutxitzeko? Bai. Defizitaren zati bat (zorra kobratzeko eskubideak) enkantean saltzea; energia berriztagarriei, argindar enpresei eta ikatz ekoizleei laguntzak gutxitzea...
•Argindar konpainiek dirua galtzen al dute? Ez.
Tarifa defizita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu