M.M.V 51 urteko langile galdakoztarra (Bizkaia) hil zen atzo Nafarroako Elgorriaga herrian, teilatu batetik erorita. Goizeko hamarrak zirela jaso zuten Nafarroako larrialdi zerbitzuek abisua. Bi anbulantzia bidali zituzten hara, eta suspertzen saiatu ziren arren ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.
Nafarroako Gobernuak emandako azalpenen arabera, bainuetxeko behin-behineko teilatua behin betiko baten ordez ari zen aldatzen behargina, beste bi lankiderekin batera. Plaka batek, ordea, ezin izan zuen teilatuaren pisua eutsi, eta amildu egin zen. Zazpi metroko altueratik erori zen langilea, eta hartutako kolpearen ondorioz hil zen.
Antoni Carvajal y Otros muntaia enpresarentzat lan egiten zuen, eta Elgorriagako bainuetxe berria eraikitzen ari zen.
106. hildakoa aurten
LAB sindikatuak eginiko zenbaketaren arabera, 106 langile hil dira aurten Hego Euskal Herrian. Pasa den larunbatean hil zen azken aurrekoa Bilbon garbitzeko makina batek zanpatuta; E. L. L izena zuen eta 44 urte zituen. ELAk azken heriotza hori salatu du, eta enpresentzat lan istripuak «lehentasun» izan behar direla berretsi du.
Teilatutik erorita, langile bat hil da Elgorriagan
Zazpi metrotik erori da 51 urteko behargin bat, bainuetxe berriko eraikitze lanetan ari zela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu