Telelana bikoiztu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken urtean: gutxienez lanaldiaren heren bat modu erregularrean enpresatik kanpo lan egiten duten langileen %12ari eragiten dio nuerriak.
Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera, pandemiak ekarri dituen aldaketek eragin dute igoera hori. Azpimarratu duenez, 2020an langileen %5,4k soilik erabiltzen zituzten sare telematikoak beren lantokitik kanpo.
Inkestaren arabera, langileen %75,8k IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dituzte, eta herenak baino gehiagok, %37,2k, erabilera profesionalerako gailu eramangarriak ditu.
Eustatek azpimarratu duen beste datu bat enpresen eraldaketa digitalarena da: bitik batek webgunea dute eta sare sozialak erabiltzen dituzte enpresa helburuetarako; hamar langile baino gehiago dutenen kasuan; %92k. Webgune ia guztiak gaztelaniaz daude, euskaraz daude haietako %42,5.
Segurtasun informatikoari dagokionez, enpresen %88,1ek du horrelako neurriren bat, aurreko urtean baino 2,4 puntu gehiago.
Telelana
Telelana bikoiztu egin da: beharginen %12 ari da etxetik
Hiru langiletik batek gailu eramangarriak ditu lan kontuetarako. Enpresen webguneen %42,5 daude euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu