Goizeko istiluen ostean arratsaldez 50 su hiltzaile Aralar parkeko teilatu gainera igotzea lortu dute. Besteak ezin izan dira igo Foruzingoak beraien kideen bide berdina jarriaitzen utzi ez dielako. Dena den su hiltzaileek ez dute arazorik izan jaso duten larrialdi zerbitzu batera iristeko.
Istiluak eguerdi aldera hasi diraForuzaingoak Aralar Parkea itxialdia egiten ari ziren su hiltzaileak desalojatzera gerturatu denean. Foruzainak parkean sartu direnean bertan itxialdia egiten ari ziren 200 su hiltzaileen aurka oldartu dira. Tentsio handiko uneak bizi dira, hala su hiltzaile bat zaurituta suertatu da poliziarengandik jasoriko kolpeengatik. Su hiltzaileek ur mangerak erabili ditzute foruzainei aurre egiteko.
Su hiltzaileek gertaturikoa salatu dute eta akordio baten ordez Nafarroako Gobernuak foruzaingoa bidali izana arbuiatu dute. Su hiltzailek hiru aste daramatzate protestaldian eta akordioa lortu artean beraien borondatez itxialdia bertan behera utziko ez dutela adierazi dute.
ISTILUAK
Tentsioak berean darrai Nafarroako su hiltzaileen eta Foruzaingoaren arteko istiluetan
Goizeko istilu larrien ostean arratsaldez 50 su hiltzaile Aralar Parkeko teilatu gainera igo dira. Sindikatuek aurreratu dutenez Foruzaingoa hurrengo orduetan parkea desalojatzen saiatuko da. Goizean foruzainek eginiko kargan su hiltzaile bat zaurituta suertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu