Angel Toña sailburuarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hona hemen elkarrizketan esandakoen aurrerapen bat.
Gizarte elkarrizketa: “Mahaian ez egoteak ez du esan nahi ELA eta LAB baztertuta daudenik. Ez duguna egingo da bide paralelo bat zabaldu haiekin. Ez diogu geure buruari tranparik egingo”.
Lanbide: “Kudeaketa arazoak egon dira, bai. Egon direla iruzur batzuk? Lanbiden daudenak funtzionarioak dira, ez poliziak. Dokumentazio faltsuekin ziria sartzea gerta liteke”.
Ezgaitzea: “Ez da egia ez nituela langile guztiak berdin defendatu. Nik guztiei tratu bera eman nien. Salatu zutenek uste zuten beste langileek baino diru gehiago kobratzeko eskubidea zutela”.