Tobin tasa ezarri diete hainbat burtsa eragiketei
PARIS. Burtsako hainbat eragiketei Tobin tasa ezarri die Frantziako Gobernuak, eta, hortaz, kapital handien salerosketek %0,2ko zerga izango dute. Urtea amaitu bitartean, 400 milioi euro lortzea espero du. Garapen proiektuetarako erabiliko dute diru hori. Hori bai, salbuespen ugari ditu, eta 109 enpresa ezarriko diete: Air France, L'Oreal, Michelin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu