'Tobin tasa' sortzea onartu du Europako Batzordeak
BRUSELA. Europako Batzordeak oniritzia eman dio finantza transakzioen gaineko zerga (Tobin tasa deritzote) sortzeko proposamenari. EBko hamar estatutan ezarriko litzateke zerga, Espainia eta Frantzia tartean. Orain, EBko Kontseiluari igorriko diote proposamena, hark azter dezan; onartuz gero, Europako Legebiltzarrean bozkatuko dute onartu ala ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu