Ekonomia

Tokiko monetekin “koherentzia” izateko eskatu dio Brissonek Frantziari

Ekonomia eta Finantza ministroari legea eta tokiko moneten arteko "koherentzia" eskatu dio, euskoa adibidetzat hartuta. Europan gehien erabiltzen diren moneten artean bigarrena dela azpimarratu du bere hitzartzean.

Eusko Karabana, Kanbon (Lapurdi). Artxiboko irudia. BOB EDME, IPARLA
Eneko Etxegarai Urain.
2018ko otsailaren 13a
14:49
Entzun

Gobernuari legea eta tokiko moneten erabilpena "koherentzian" jartzeko eskatu dio Max Brisson Errepublikanoak alderdiko kide eta senatariak. Euskoaren eta Baionako Herriko Etxearen arteko hitzarmenari prefetak jarri helegitea hartu du adibidetzat. "Gaur egun 3.000 norbanakok zein 650 enpresak erabiltzen duten moneta da, Europan gehien erabiltzen direnen artean bigarrena izanki". Lurraldearen irabaziak monetaren erabilpen eremuan finkatzen dituela nabarmendu du Brissonek, eta badela, beraz, "moda estilo bat baino gehiago, garapenerako palanka garrantzitsu bat".

Baionako Herriko Etxeak desmartxa horretan kokatu nahi zuela oroitarazi du senatariak, prefetak bi parteen arteko hitzarmenari helegitea jarri zion arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.