Tolosako Gorostidi enpresak enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu du, eta LABek kritikatu egin du. Sindikatuak ez du ulertzen nolatan izan dituen enpresak «milioi askotako galerak» 2008an, ezta nolatan erantzun dion horri espediente batekin ere. Galera horiek «kudeaketa eskasa egiteagatik» izan dituela iritzi dio.
Galeren egoeratik ateratzeko «irtenbide erreal eta eraginkorrak» bilatu behar direla azaldu du sindikatuak. Lehenik eta behin, enpresaren informazio guztia langileei ezagutarazi behar zaiela esan du, eta ondoren «gutxienez egungo lanpostuak bermatuko dituen» bideragarritasun plan bat proposatu. Jokin Bildarratz Tolosako alkatearen inplikazioa ere eskatu du.
Dosierra aurrera ateraz gero, lan talde osoari eragingo dio, baina LABek salatu du enpresaren egungo egoeraren erantzule direnei ez diela eragingo.
Tolosako Gorostidiko dosierra salatu du LABek, «kudeaketa eskasagatik»
Sindikatuak ez du ulertzen enpresak nolatan izan dituen 2008an «milioi askotako galerak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu