Ekonomia

Topatu dute formula BBK-k bere baitan erreserba funtsik sortu beharrik ez izateko

Troikaren eskaerak betetzeko, Kutxabanken dituen akzioen %7 salduko ditu bost urtean.

Berria.info
2013ko urriaren 30a
11:40
Entzun

Banku bat %50ean baino gehiagoan kontrolatzen duten kutxek euren baitan, ez bankuan, erreserba funts bat izatea eskatzen du troikak. Hori da, esaterako, Kutxabanken kasua, BBKrenak baitira akzioen %57. Troikaren eskaera betez gero, nabarmen okertuko litzateke gizarte ekintza. Hala, EAJk eta Kutxabankek eta Espainiako Gobernuak topatu dute formula troikaren aginduei jarraitu eta gizarte ekintza salbatzeko. Bost urteko epean, BBK-k saldu egingo ditu Kutxabanken dituen akzioen %7.

Kutxabankeko gainerako akzioak Kutxaren eta Vitalen esku daude, %32 eta %11ko portzentajean. Fusioa adostu zutenean erabaki zuten Kutxabanken irabazien %30 bideratuko zirela gizarte ekintzara, eta horretarako dibidendu moduan jasotzen dute dirua aurrezki kutxek, bakoitzaren akzioaren portzentajearen arabera. Troikak nahi du irabazien %50 arte bideratzea erreserba funtsera. Kasu horretan, erdira murriztuko litzateke gizarte ekintzarako dirua ere.

Gaur arratsalderako dago aurreikusita Espainiako Kongresuko Ekonomia Batzordeak kutxen eta banku fundazioen legea onartzea. Senatura joango da gero, eta behin betiko onarpena urte bukaerarako espero da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.