Lantegia ixteko mehatxupean direla-eta Alonsotegiko Thyssenkrupp Induse Mure enpresako langileek Bilbon egin duten protestak trafiko arazo handiak sortu ditu. Izan ere, Sabino Arana kalea itxi dute, hau da, Bilboko sarbide nagusietako bat. Ondorioz, ibilgailuak aurrera egin ezinik geratu dira.
Suhiltzaileek area bota dute olio putzura arazoa saihesteko. Ertzaintzak, berriz, langile bat atxilotu du "aginteari aurre egiteagatik" eta beste hainbat identifikarazi ditu.
Lan gatazka
Trafiko arazo handiak Bilbon Thyssenkruppekoen protestaren ondorioz
Manifestariek Sabino Aranako sarbidea itxi dute. Ertzaintzak jakinarazi du langileetako bat atxilotu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu