Soslaia. Luis Maria Linde

Trantsizioko ordezkoa

jakes goikoetxea
2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Luis Maria Linde (Madril, 1945) izango da Espainiako Bankuko gobernadore berria, Miguel Angel Fernandez Ordoñezen ordezkoa. Hala ere, trantsizioko gobernadorea izango da, adinagatik gehienez hiru urte egin ahal izango baititu karguan (Fernandez Ordoñezen adina du). Beraz, ez da PPren etorkizunerako apustu sendoa.

Linde ekonomialaria da, estatuko funtzionarioa. Espainiako Bankua ezagutzen du, erakundearen nazioarteko sailaren zuzendaria izan baitzen. EAJrentzat, haren eskarmentua errespetagarria eta bikaina da.

Trantsizio gobernadorea izango da, baina erronka potoloei aurre egin beharko die: finantza erakundeen birkapitalizazioa, Europako laguntzaren kudeaketa eta jarraipena... Astelehenean NDFren txostena jasoko du.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.