Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak atzo ez zuen aipatu ere egin interes tasak igotzeko aukera. Apaldu egin zituen aurten %2tik gorako inflazioari aurre egiteko asmoz interes tasak igoko dituela dioten zurrumurruen indarra. Interes tasak %1ean utzi zituen, 2008ko uztailetik egin duen moduan. Aurten bertan interes tasak handituko dituela diotenei erantzun zien EBZ ez dagoela epe laburreko inflazioari begira, erregaien prezioen igoera eragiten ari denari, epe erdirakoari begira baizik. Eta EBZko presidenteak esan zuen prezioak egonkorrak izango direla epe erdira.
Urtarrileko bileraren amaieran egin zuen moduan, atzo ere Trichetek aipatu zuen Europako erreskate funtsa malgutzearen alde dagoela.
Trichetek uxatu egin du %1eko interes tasaren igoeraren mamua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu