Zipre

Troikak nahi dituen bi legeak onartu ditu legebiltzarrak erreskatearen bigarren zatiaren truke

Zipreko parlamentariek ordu batzuk lehenago atzera botatako bi lege onartu dituzte gauean, uharteak erreskatearen bigarren zatia ez jasotzeko arriskuaren aurrean. Troikak bi lege horiek onartuak nahi zituen, eta hala galdegin dio Nikosiari.

xabier martin
2013ko irailaren 6a
16:13
Entzun

Jaris Yeoryadis Zipreko ministroak lasaitu ederra hartu du bart parlamentuak troikak galdegiten zituen bi legeak onartu dituela ikusita. Ordu batzuk lehenago atzera bota zituen legeak parlmentuak, baina Zipreri emandako erreskataren bigarren zatia arriskuan zegoela  argi geratu da, eta horren aurrean legeak berriro bozkatu dira aldaketa txiki batzuk egin ondoren.

Kooperatiba bankuei eragiten die legeetako batek. Aurrezki kutxen antzeko erakundeak dira banku kooperatibak, eta troikak haien arautegia aldatu nahi du Zipreko banku sistema osoaren berrigituraketaren baitan. Onartu berri den legearen arabera, Zipreko Banku Zentralak gainbegiratuko ditu aurrerantzean. Halaxe nahi zuten EBk, EBZk eta NDFk.

Hellenic Bank Zipreko hirugarren bankua birkapitalizatzearekin dago lotua bigarren lege onartua. Hainbat finantza erakunderen arautegiak aldatuko dira aurrerantzean birkapitalizazio hori errazteko.

Irailaren 13an Eurotaldeak Zipreko erreskatearen bigarren zatiaren inguruan erabakiko du. 1.500 milioi euro dauzka jokoan Nikosiak. Diru horrekin banku kooperatiboak birkapitalizatzea espero dute.

Aurreko martxoan kita bat ezarri zien Eurotaldeak Zipreko gordailu jakin batzuei, herrialdeko bi banku nagusietan, 10.000 milioi euroko erreskatearen truke. Uhartearen BPGren %60 da kopuru hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.