Ekonomia

Troquenorreko langileak kooperatiba bat sortzea aztertzen ari dira enpresa berreskuratzeko

Enpresa martxan jartzeko bideragarritasun plan bat abiaraziko dute langileek, eta Ertzaintzak ekainaren 18an hutsarazi zituen eraikinak alokatzekotan dira. 

2013ko uztailaren 31
12:09
Entzun

Troquenorreko langileak (Sondika, Bizkaia) enpresa berriz ere martxan jartzea aztertzen ari dira, eta horretarako kooperatiba bat sortzekotan dira. Kaleratze agindu baten ondorioz Ertzaintzak lantegia hutsarazi zuen joan den ekainaren 18an.

Enpresako batzordeko presidente Alberto Llonak jakinarazi duenez, langileek enpresa aurrera eramateko bideragarritasun plan bat abiaraziko dute, eta aztertzen ari dira Ertzaintzak hutsarazi zituen instalakuntzak alokatzea. Era berean, lantegiaren jarduera berriz ere martxan jartzeko, bezero berriak aurkitu behar dituztela nabarmendu du Llonak.

Sondikako lantegiaren hustuketa gauzatu zenetik, 80 bat langile egunero elkarretaratzen dira enpresaren aurrean. Kaleratze agindua eman zenean konpainiako arduradunak 250.000 euro zor zizkion enpresari famili bati pabiloiaren alokairuagatik. Enpresari familiak, aldi berean, zazpi milioi euro zor zizkion Eusko Jaurlaritzari, 3,6 milioi euro Bizkaiko Foru Aldundiari eta beste zazpi milioi euro gizarte segurantzari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.