ELAk bideragarritasun plan "serio eta sinesgarri bat" adostea exijitu dio TS Fundicionesko zuzendaritzari, "lanpostuak mantentzea ahalbidetzen dituena, merkatu berriak bilatzen dituena eta plan industrial on bat biltzen duena". Horrela, "kaleratze traumatuko bat" gertatuz gero grebara jotzeko aukera proposatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Joan den astean langileek martxa bat egin zuten Arroako poligonotik Zumaiaraino, egoera salatzeko. Joan den ostiralean beste manifestazio bat egin zuten Zestoan bertan.
TS Fundicionesko zuzendaritzak, berriz, kaleratzeak justifikatzeko arrazoiak eman ditu: "Krisiak fakturazioaren %32ko jaitsiera eragingo du 2013an, 41 milioitik 28 milioira pasatuz". Beherakada horren arrazoi nagusia konpainiaren bezeroen internalizazioa da. Zuzendaritzak ohar batean azaldu duenez, bezeroak nagusietako batzuk nazioarteko fundizioetara jotzen ari dira, "gastuak murrizteko". Fakturazioaren "beherakada gogor" horri aurre egiteko, "lan taldea egokitzearen aldeko apustua" egin du konpainiak.