Nazioartean egingo dituzte TTIP Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa akordioari buruzko protestak, eta horien inguruan egin dituzte Euskal Herrian ere. Donostian, Zurriolan elkartu dira; Iruñean, Sarasate pasealekuan; Bilbon, Arriaga plazan; eta Gasteizen, Foru plazan.
Akordioa aurrera eramateko, AEBetako eta Europako Batasuneko negoziatzaileak ari dira hurrengo bilerak prestatzen. Urriaren 19tik 23ra izango dute hurrengo topaketa, Floridan (AEB). Elkarrizketak hasi zirenetik 11. bilerasorta a izango da. Joan den uztailean bildu ziren azkeneko aldiz bi aldeak. Urriko batzarrak interes berezia du, lehenbizikoa izango delako AEBek TPP Lankidetza Trans Pazifikoa izeneko ituna itxi dutenetik.
TPP adosteko AEBak, Japonia eta beste hamar herrialde egin duten urratsa baliatu nahi dute TTIPen aldekoek negoziazioa biziberritzeko. Cecilia Malmstrom Europako Batzordeko Merkataritza komisarioak ongietorria eman dio Pazifikoan merkataritza liberalizatzeko akordioari, eta espero du TTIP amaitzeko lagungarria izatea.