Tubacexek 25,8 milioi euro galdu ditu 2009an
GASTEIZ. Konpainiaren historiako «urterik txarrenetakoa» izan zen 2009a Tubacexentzat. %44,7 gutxiago saldu eta 25,8 milioi euro galdu zituen. Krisiaren eraginez, hodien eskaera asko murriztu dela esan du enpresak. Dena den, aurten egoera hobetzea espero du, 2009 amaieran eta aurtengo lehen hilabeteetan eskaeretan igoera izan duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu