Enpresak

Tubacexek Indiako Prakash enpresaren %68 erosi du

250 langileko enpresa da, eta 25 milioi euro fakturatzen ditu urtean.

Tubacexek Amurrion duen lantegia. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 27a
13:27
Entzun

Otsailean iragarritako erosketa gauzatu du Tubacexek. Soldadura gabeko hodien negozioa erosi dio Indiako Prakash enpresari, eta %68ko parte hartzea izango du. 250 langileko enpresa da Indiakoa; orain 30 urte jarri zuten martxan, eta 25 milioi euro fakturatzen ditu urtean. Ondorioz, sektoreko ekoizle handienetakoa bilakatuko da Arabako enpresa —Laudion du egoitza nagusia—. Zuzendaritzak "garrantzitsutzat" jo du emandako pausoa, salmenten erdiak baino gehiago Asian egiten baititu enpresak.

Hain justu, hilabete honetan bertan enpresako kontseilari Jesus Esmorisek adierazi zuen ez zutela baztertzen Arabako lantegietan lana erregulatzeko espedientea aurkeztea. Haren esanetan, "nabarmen" jaitsi dira eskaerak, eta "behin-behineko" neurriak hartu behar izan ditu zuzendaritzak. Italiako eta Austriako lantegietan, adibidez, aurkeztuak dituzte lana erregulatzeko txostenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.