Aldi baterako espedienteak

Tubacexek sei hilabetez etetea eskatu du

Lantalde osoari eragingo dio, 600 laguni, eta ez dute inolako osagarririk jasoko zuzendaritza eta langile batzordearen arteko akordiorik ez dagoelako.

Tubacexeko langileak lan istripu bat salatzeko eginiko mobilizazio batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko apirilaren 23a
13:16
Entzun

Tubacexek Laudion (Araba) eta Amurrion (Araba) dituen fabrikek etena egingo dute, eta azarora arte luzatu ahal izango da. Zuzendaritzak aldi baterako erregulazio espedientea aurkeztu du, eta 600 langileei eragingo die. Espedientea eskatzeko, argudiatu du COVID-19aren krisiaren eraginez asko jaitsi direla eskaerak. Astebete du dokumentazioa lan agintaritzara eramateko, eta gero hark erabakiko du onartzen dioten ala ez.

Langileek ez dute inolako osagarririk jasoko, ez baita akordiorik egon zuzendaritza eta batzordearen artean. Enpresaren hitzetan, «behin eta berriz» saiatu da akordioa lortzen, eta sindikatuei egotzi die ez lortu izana. Gauzak hala, «tamalez» legeak ezarritako baldintzetan izango da, inolako osagarririk gabe. Sindikatuak eta enpresa apirilaren 1az geroztik ari ziren negoziatzen. Sindikatuek gaur bertan erantzutea espero da.

Martxoaren 17an Tubacex bere jarduna apurka eteten hasi zen langileek osasun arrazoiengatik planto egin ondoren. Astebete geroago, 23an, berriz ere ekin zion COVID-19a zabaltzea eragozteko hartutako segurtasun neurriekin. Hala ere, 30ean ekoizpena gelditu behar izan zuen oinarrizko jardueren etenaren eraginez. Egun bateko etena izan zen, baina, Espainiako Gobernuaren dekretuaren osteko berrikuspenak jardunari eusteko baimena eman baitzion, eta apirilaren 1az geroztik lanean hari ziren, baina ez jardun betean. Tubacexen altzairuzko hodiak egiten dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.