Tubos Reunidoseko atxilotuak aske daude; bi ertzain, gaixoaldian

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Ertzaintzak herenegun atxilotutako Tubos Reunidoseko bi langileak herenegun bertan geratu ziren aske, baina datozen egunetan epaitegira joan beharko dute. Langile batzordeak agerraldia egin zuen atzo, Ertzaintzaren «gehiegikeria» salatzeko. Langile bat zauritu zuten; kolpea du lepoan, eta zortzi puntu eman dizkiote ezpain ondoan. Langileek diote «informazioa ematen soilik» ari zirela piketeak.

Herrizaingo Sailaren arabera, hiru ertzain ere zauritu ziren liskarretan, eta bi gaixoaldian daude. Esan duenez, laneko sarrera oztopatzen ari zen langile bat atxilotzera joan zirenean, besteek eraso egin zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.