Enpresak

Tubos Reunidosen hartzekodunek zorra berriz finantzatzea onartu dute

Konpainiak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari jakinarazi dionez, "adostutako baldintzen arabera" sinatu dituzte kontratuak.

Tubos Reunidos, Amurrion. JUANAN RUIZ / FOKU
2019ko urriaren 17a
12:19
Entzun

Hartzekodunek zorra berriz finantzatzeko kontratu guztiak sinatu dituztela jakinarazi dio Tubos Reunidos Taldeak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari. Arabako konpainia horrek azaldu duenez, finantza entitateek eta bonuen jabeek "adostutako baldintzen arabera" sinatu dituzte kontratuak.

Joan de ekainean onetsi zuen Amurrioko enpresaren batzarrak zorra hiru zatitan banatzea, hura berriz finantzatzeko: lehen zatia zor amortizagarria da (90 milioi euro), eta gainontzekoa (168 milioi), zor bihurgarria; horrez gain, konpainiak ziurtatu zuen bermatua izango zuela 92 milioi euroko lerro zirkulatzailea.

Apirilean, PwC auditoreak zalantzan jarri zuen Amurrioko Tubos Reunidos enpresaren iraupena, 351 milioi euroko zorra epe barruan ordaintzeko arazoak zituelako —ehunka langile lanaldi murriztuarekin daude urte hasieratik—.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.