Munduan 228 milioi turista gehiago ibili dira (%8) 2005eko apirila arte eta, aurreikuspenen arabera, bidaiarien hazkuntza %10ekoa izango da urte amaieran. Bidaia horiek gehitzearen arrazoiak, bidai txartelak Internet bidez erraztasunez erosteko aukera eta kostu txikiko hegazkin konpainiak dira. 2001 eta 2003an hasitako ahulezia ekonomikoak eta egoera geopolitikoak jarraituko dute aurten merkatua mugatzen .
Europa ko turistek distantzia laburretarako kostu txikiko hegaldiak baliatzen dituzte, gehienbat. Eta operatzaile turistikoek hori ikusirik, toki exotikoei eta iraupen luzeko bidaiei ematen die. Herrialde erakargarrienak Ekialde Erdia (%17ko bidaiari gehiagorekin), Afrika (%12) eta Amerika (%11) dira, ondoren Asia-Pazifikoa (%9) doa, tsunamiaren efektuak gehiegi igarri gabe. Europa da azkena hazkundean (%5).
TURISMOA. Urteko lehen lauhilekoan %8 igo da bidaiari kopurua munduan
Internet eta kostu txikiko hegazkin konpainiak dira hazkundearen gako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu