Txartelen baldintzak baliogabetu ditu Gorenak
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi ditu Santander, BBVA, Bankinter eta Caja Madridek kreditu txarteletan eta maileguetan jarritako zenbait baldintza. Esaterako, gehiegizkoa iruditu zaio banku horiek erantzukizunik ez hartzea lapurtutako txartelaren erabilerari buruz. Hipotekatuta dauden etxebizitzak alokairuan emateko debekuak ere gaitzetsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu