ZERGA IRUZURRA

Txetx Etxeberri eta Sabrina Ravetta komisarian izan dira

Bizi mugimenduko bi kideak HSBC banketxean eginiko ekintzaren harira deitu dituzte; zehazki, DNA probak egitea ukatzeagatik.

Bizi! mugimendu altermundialistak HSBC bankuaren Baionako egoitzatik hainbat aulki eta besaulki ebatsi zituen joan den otsailean. SYLVAIN SENCRISTO
2015eko martxoaren 31
08:56
Entzun

Baionako HSBC banketxetik zortzi aulki eraman zituztela egotzita, Bizi mugimenduko kide Txetx Etxeberri eta Sabrina Ravetta polizia etxera deitu dituzte berriz ere. Abokatuak lagunduta izan dira bertan. Martxoaren 17an zazpi kide izan ziren komisarian. Ez zuten deklaratu, eta DNA probak egiteari ere uko egin zioten. Horregatik izan dira berriro ere polizia etxean. 

Amis de la Terre eta Attack elkarteetako lehendakari Florent Conpain de Nancy eta Thomas Coutrot ere deituko dituzte polizia etxera. "Lapurreta ezkutatzea" egozten diete, otsailean HSBCtik eramandako aulkiak zergen ihesaren aurka borrokatzen diren bi elkarte horiei eman baitzizkien Bizi mugimenduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.