Txibitek aldaketak iragarri ditu errenta zergan
IRUĂ‘EA. Maria Txibite Nafarroako lehendakariak neurri fiskalak iragarri ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arloan, Ukrainako gerraren ondorioek kalte egindako sektoreentzat, hala nola garraioarentzat, autonomoentzat eta lehen sektorearentzat; aurreratu du gasolio profesionalarekin loturiko aldaketak ere izango direla. Gobernua sektore horietako ordezkariekin bilduko da aste honetan. Aurreko astean jakinarazi zuen 30 milioi euro jarriko dituela enpresentzako abaletan, eta gasolindegi txiki eta ertainei dirua aurreratuko diela Madrilen deskontuei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu