Txina %9,6 hazi da hirugarren hiruhilekoan

2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
PEKIN. Txinako barne produktu gordina %9,6 handitu da iazko hirugarren hiruhilekotik aurtengora. Hazkunde handia da, baina geldotzera egin du. Aurtengo bigarren hiruhilekoan %10,3 hazi zen hango ekonomia, eta lehenengoan, %11,9. Hala ere, moteltzeko joerak inor ez du ezustean harrapatu, aditu gehienek iragarri zutelako. Txinako Gobernuaren hazkunde aurreikuspenetan ere nabari da hori, aurten %8 haztea espero duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.