Txinako Herri Bankuak interes tasak puntu laurden jaitsi ditu. 2008ko azarotik onartu duen lehen jaitsiera da. Txinako ekonomia hazten ari da, baina uste baino motelago, eta Txinako Herri Bankuak horregatik erabaki du interes tasak jaistea: urtebeteko gordailuetarako %3,25 eta urtebeteko maileguetarako %6,31. Orain arte kontrako erabakia hartu izan du, interes tasak igotzea —lau urtean bost aldiz—, gehiegizko likidezia mugatzeko.
Txinako barne produktu gordina (BPG) %8,1 hazi da aurtengo lehen hiruhilekoan, iazkoarekin alderatuta. Bi zenbakiko hazkundeetara ohituta, 2009ko bigarren hiruhilekotik izandako hazkunde txikiena izan da.
Txinak interes tasak jaitsi ditu hiru urtean lehen aldiz, hazkundea moteldu delako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu