Txinako barne produktu gordina iazko azken hiru hilabeteetan %8,9 hazi zen, aurreko hiruhilekoan baino 0,2 puntu gutxiago, hango Estatistika Kontseiluak gaur jakinarazi duenez. 2011. urte osoa kontuan hartuta, Txinako ekonomia %9,2 hazi zen; %8ko aurreikuspena zeukan.
Dena dela, joan den urtean prezioen gorakadari, maileguen eskaeraren eta etxegintza arloaren beherakadari eta esportazioen gelditzeari aurre egin behar izan die gobernuak.