EHUNGINTZA

Txinako produktuen aurkako neurriak aztertzen ari dira

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Txinako ehungintza produktuek oso kezkatuta dituzte Europako eta Estatu Batuetako ekoizleak. Europan, Txinatik datozen inportazioek hazkuntza handia izanez gero, behin-behineko babes neurriak hartzeko arauak onartu zituen atzo Bruselak. Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, Txinako ekoizkinei kuotak berriro ezartzea aztertuko du gobernuak.

Iraganean Munduko Merkaritza Erakundeko herrialdeek ehungintzako produktuei kuotak ezartzen zizkieten, baina urtarriletik kendu egin dira. Lan kostu merkeak baliatuta, Txina presio handia egiten ari zaie mundu osoko ekoizleei. Gaur egun munduan inportatzen diren bost produktutik bat Txinatik dator, eta bost urte barru merkatuaren erdia bereganatuko duela aurreikusten da. Euratex ehungintza industriaren elkarteak babes neurriak hartzeko eskatu zion Europako Batzordeari martxoan. Exekutiboak neurriak bilduko dituen araua onartu zuen atzo, baina «arinkeriaz» ez direla ezarriko gaineratu zuen. Txinatik iristen diren produktuak EBra iristen diren inportazioen %35etik gora badira, %10eko hazkuntza baino ez da baimenduko.Bestalde,Txinako 14 artikulu motari kuotak ezartzeko eskatu zion ekoizle talde batek AEBetako Gobernuari:«Industriak milaka enplegu galduko ditu, erabaki bat hartzeko lau hilabete itxaroten baditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.