Txingorrak 2.000 hektarea mahastitan kalte egin du
GASTEIZ. Borja Monje Arabako Nekazaritza diputatuak txingorrak kalte egindako ingurua bisitatu zuen atzo arratsaldean. Larunbat gaueko ekaitzak bi mila hektarea mahastitan egin ditu okerrak Arabako Errioxan, horietatik erdiak Samaniegon. Kalteak neurtzeko goizegi dela esan du Monjek, baina espero du mahasti guztiak ez direla hondatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu