Saioari garrantzia kentzeko, gogotik ahalegindu zen Carlos Olazabal PPko legebiltzarkidea. Hala, ebazpenak aztertzeko mintzaldian, prest azaldu zen sozialisten zenbait babesteko, «txoriei eta loreei» buruzkoak zirelako. Hots, edukirik eta funtsik gabekoak.
Txorien eta loreen txantxatik aparte, gobernua sostengatzen duen alderdiak aurkeztu zituen 40 proposamenetatik lau baino ez zituen aurrera atera, horietako bi iruzurraren aurkako kanpaina eta hitzarmen posibleei buruzkoak.
Jeltzaleen eskaera bakarra geratu zen bidean, Gizarte Segurantzaren eskumena eskatzen zuena. Azkenik, Espainiako Gobernuari BEZa ez igotzeko eskatzea aurrera atera zen, PPren ekimenez.
«Txoriak eta loreak» ganberak onartu zituen 37 ebazpenen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu