1Bidegurutze estrategikoa. Euskal sindikalismoak bi aukera ditu: soilik erreformei, murrizketei eta erasoei erantzuten jarraitzea edo beste eredu sozioekonomiko bat eraikitzeko prozesua hastea. LABek uste du langileek mobilizazioetatik haratago joateko eskatu dietela euskal sindikatuei, eta Euskal Herrian badaudela baldintzak alternatiba eraikitzen hasteko. «Erantzukizun nazionalaz jokatzeko unea da, interes partikularrak alboratu eta Euskal Herriko langileen interesei lehentasuna emateko», dio LABek. Erabaki estrategikoak hartzeko unea dela uste du sindikatuak.
2Prozesu bakarra. Krisi politikoak eta ekonomikoak jatorri ezberdina badute ere, prozesu bakarrean konponduko dira. Sindikatuen parte hartzea funtsezkoa dela uste du.
3Borroka, mobilizazioak akordioak. Aldaketa politikoak eta sozialak lortzeko borroka —estrategia berrituta— eta mobilizazioak ezinbestekoak direla berretsi du; baina, borrokaren bidez, akordioak lortu nahi ditu, bai interesak partekatzen dituenekin, bai gatazka bideratzeko, konpontzeko eta gainditzeko proiektu guztiz ezberdinak dituztenekin.
Txostena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu