UBSren jarduna ikertuko dute finantza ikuskariek
LONDRES. UBS bankuak broker batek ustez egin zion iruzurra zergatik ez zuen atzeman ikertuko du FSA Erresuma Batuko finantza zerbitzuen agintaritzak. Brokerra, Kwaku Adoboli, ostegunean atxilotu zuten, eta oraindik galdeketekin ari da Polizia. 2008. urtetik Adobolik iruzur egin eta kontuak faltsutu zituela susmatzen dute ikerlariek. Guztira, 1.456 milioi euroko zuloa egin dio UBSri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu