Udal langileek Laudioko plenoa eten dute
Laudio. ELAko ordezkariak eta Laudioko Udaleko dozenaka langilek herriko udalbatza eten zuten atzo ordu erdiz, Udalhitz akordioa betetzea eskatzeko. Laudioko Udalak atzera bota zuen langileei Udalhitz ezartzeko proposamena, EAE-ANVren eta PSE-EEren botoei esker. Eudelek eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek izenpetu dute Udalhitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu