Irudia.Bilbo
UDAL LANGILEEN LEHEN PROTESTA
Lehen aldiz batu dira ELA eta LAB udaletako langileen mobilizazioetan. Atzo egin zuten lehen protesta, Eudelek Bilbon duen egoitzan. Udal langileen lan hitzarmenari begira —Udalhitz—, alkateen ordezkariei presio egin nahi diete, aurtengo itunean ez ditzaten kontuan hartu iaz eta 2011ko urtarrilean soldatetan egin dizkieten murrizketak. Eudelek eta sindikatuek bi bilera egin dituzte hil honetan Udalhitz berritzeko, eta jarrerak oso urrunduta daude, udaletako ordezkariek soldata murrizketa bere egiten duen urtebeterako ituna nahi dutelako. ELAren eta LABen protesta bateratuak Irunen jarraituko du gaur, eta Donostian, hilaren 25ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu