Udal langileen soldata gutxiago igo nahi du PSEk
bilbo Eudelek ELA, CCOO eta UGTrekin sinatutako Udalhitz akordioaren bidez, EAEko 22.000 udal langileen soldatak KPI gehi %1 igoko dira 2008an, 2009an eta 2010ean, eta Elkarkidetzari egiten dioten ekarpena %0,5 handituko da. PSE-EEko alkateek gehiegizkotzat jo dute igoera «une zail hauetan», eta asko jota inflazioa bezainbeste igotzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu