Udalek 302 milioi jasoko dituzte enplegu funtsetik
DONOSTIA. Hego Euskal Herriko udalek 302 milioi euro jasoko dituzte Lekuan Lekuko Enplegua eta Iraunkortasuna Sustatzeko Espainiako Funtsetik. Ia-ia herri guztiek aurkeztu dituzte proiektuak, guztira 1.576 hain zuzen. Bost mila milioi euroko aurrekontua du funtsak, eta enplegua sortzea da haren helburua. Joan den urtean ere jaso zuten dirua Hego Euskal Herriko udalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu