Ugarteburuk dio ELAk bere interesak lehenetsi dituela
DONOSTIA. Ezker abertzaleko bozeramaileetako batek, Maribi Ugarteburuk, ELAri egotzi dio gehiengo sindikalaren hausturaren erantzukizuna: «Haserre eta harrituta gaude ELAko buruzagitzak oraingoz lehenetsi egiten duelako berrantolatzea, bereburua indartzea eta nagusitasuna bilatzea». Haren iritziz, «herriaren eta langile klasearen interesek» izan beharko lukete lehentasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu