Espainiako UGT eta CCOO sindikatuek eta CEOE enpresarioen elkarteak soldatak aurten gehienez %0,5 igotzeko akordioa lortu dute bart. 2013ko igoera gehienez %0,6koa izango da, eta 2014koa ere %0,6koa litzateke ekonomia %1etik behera hazten bada; 2014an %1-%2 artean hazten bada, soldaten igoera %1ekoa litzateke, eta %2tik gora hazten bada, soldaten hazkundea %1,5ekoa litzateke.
Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak, Ignacio Fernandez Toxo CCOOkoak eta Juan Rosell CEOEko presidenteak hartu dute bart gaueko parte bileran.
Egoera ekonomikoa zein ikusita, patronalak soldatak izoztea nahi zuen. Sindikatuek onartzen zuten inflazioaren azpitik igotzea, baina inola ere ez izoztea. Duela bi aste elkarrizketek porrot egin zuten.
Akordioaren arabera, enpresetan malgutasun handiagoa izango dute nagusiek.
Lan erreforma berriaz, hala ere, ados jarri gabe segitzen dute, eta oso litekeena da Espainiako Gobernuak onartzea dekretuz.
Gastua gutxitzeko politiken ondorioz Espainiako ekonomia aurten %1,5 jaitsiko dela iragarri du hango banku zentralak. Langabezia tasa Europako Batasuneko handiena da, eta %23,4ra igoko dela uste du Espainiako Bankuak. Hala ere, oraingo politikekin jarraitzea ezinbetekotzat jo du. 2013rako %0,2ko hazkundea espero du.