Metalgintza

UGTk ere bat egin du hilaren 24ko greba deialdiarekin

Batasun sindikala islatuko da Gipuzkoako metalgintzaren sektorean, LABek deitutako greba deialdiarekin bat egin dutelako alor horretan ordezkaritza duten beste sindikatu guztiek: ELAk, CCOOk eta UGTk.

xabier martin
2013ko maiatzaren 15a
16:15
Entzun

UGT baino ez zen geratzen iganderako LABek deitutako greba deialdiari erantzuteko. Gipuzkoako metalgintzako 50.000 langile deitu dituzte lanuztera hilaren 24rako, eta lau sindikatu nagusiek sostengatuko dute mobilizazioa. UGTk gaur iragarri du berak ere grebara deituko duela, baina gaineratu du "hiru lurraldeetarako mobilizazioak" nahi dituela, "ez bakarrik Gipuzkoan". "Batasaun sindikala" Araba, Bizkai eta Gipuzkoan islazea nahi du. ELAk ordezkaritzaren %44 dauka, LABek %30, CCOOk %16 eta UGTk %6.

Izan ere, Gipuzkoan bakarrik ez, Euskal Herri osoan dago ez atzera ez aurrera negoziazioa metalgintzaren sektorean, askaezina den blokean aspaldian. PPren lan erreforma horren 14. artikuluak eragin du blokeo hori. Ultraaktibitatea —lan hitzarmenak iraungitzean hitzarmen horiek legez indarrean jarraitzen duten epea— uztailaren 7an bukatuko da, erreformak hala finkatuta, eta Hego Euskal Herri osoan metalgintzako 153.000 langile gera daitezke itunik gabe: 55.000 Bizkaian, 50.000 Gipuzkoan, 12.000 Araban eta 36.000 Nafarroan. Ilbeltzean akordiorako oinarria lortu zuten Nafarroan CCOOk eta UGTk patronalarekin —ELAk eta LABek uko egin zioten—, baina adostutakoa ez da gauzatu oraingoz, eta gaur-gaurkoz metalgintzako langile nafarrak lan hitzarmenik gabe daude.

UGTk "mobilizazio egutegi bat" antolatzeko beharra adierazi die beste sindikatuei, "sektore osoa" kontuan hartzen duena. Norbera bere buruari begira egon gabe, "sektoreko hitzarmenak salbatzeko borroka batua" beharrezkoa ikusten du UGTk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.