naval

UGTk eta CCOOk PSE-EErekin izandako hurbilketa salatu du Elorrietak

Untziola publikoen birmoldaketan "PSOEk duen ardura maila" ez desbideratzeko eskatu die UGTri eta CCOOri Jose Elorrieta ELAko idazkariak. UGT eta CCOO sindikatuak "Zapaterorengana eta SEPIrengana hurbiltzen" ari dela salatu du Elorrietak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Bi sindikatu horiek PSE-EErekin bildu ziren atzo, eta ELA bilera hori egitearen kontra agertu zen. Elorrietak jakinarazi duenez, PSE-EEri bere ardura leporatzera joango zirela esan zuten UGTk eta CCOOk, baina, bilera "hurbilketa" bezala amaitu zen.

2004ko irailaren 22a
13:55
Entzun
ELAren kezkak, Irailaren 12an hasi ziren, Patxi Lopezen kandidatura aurkezteko PSE-EEk Bilbon egindako mitinera UGTko eta CCOOko buruak azaltzearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.