UGTk ez du parte hartuko eraikuntzako greban
DONOSTIA. Astean bost eguneko grebara deitu dute ELAk eta LABek Gipuzkoako eraikuntzan. Ekainaren 16an hasiko dira protestak. UGTko ordezkariek ez parte hartzea erabaki zuten atzo egindako batzarrean. Deialdia «arrazoitu gabekoa eta bozei begira egina» dela esan du. Era berean, greba bertan behera uzteko eskatu die ELAri eta LABi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu